Epaimahaiko kideen iritziz "oso maila oneko" argazkiak aurkeztu dituzte. Guztira ia 150 argazki aurkeztu dituzte guztira Aloña Mendiko Mendi Sailak antolatu duten argazki lehiaketara.
Bi atal
Lehiaketak bi atal zituen: mendia eta natura eta ingurumenari erasoa. Lehendabizikoan Bergarako argazkilari batek irabazi du lehen saria eta bigarrenean Berangoko mutil batek. Mendia eta Natura atalera argazki gehiago aurkeztu dituzte bestera baino.
Sari banaketa eta erakusketa
Atal bakoitzean hiru sari emango dituzte. Lehenengo biek dirua jasoko dute eta hirugarrenak mendiko materiala. Sari banaketa egubakoitzean egingo dute kultura etxean, 19:30ean. Egun bertan erakusketa jarriko dute lehiaketara aurkeztutako lan batzuekin eta zabalik egongo da urtarrilaren 6a arte.
Oñatiko lau argazkilarik hartu dute parte lehiaketan. Horiez gain, Euskal Herriko eta Malagako eta Algeciraseko argazkilariak bidali dituzte euren lanak lehiaketara.