Aloña Mendiko Futbol Sailak eta Sukia eraikuntza enpresak bi urtetarako kontratua sinatu dute. Denbora horretan, Sukiak babestutako kamisetak jantziko dituzte preferente mailako eta gazte mailako taldeek. Aloña Mendik 6.000 euro jasoko ditu bi pagatan. Kontratua beste bi urtez luzatzeko aukera ere badute.
Koloreak
Lehen jantzia gorria izango da eta bigarrena, urdina. Atezainarendako ere bi dituzte: beigea eta urdina bat eta naranja bestea. Astore etxekoak dira. Azkoagainen estreinatu gura dituzte jantziak eta preferente mailako taldeak domekan jantziko ditu lehendabiziko aldiz. Gazteek datorren astean jantziko dituzte.
Irailaren hasieran hasi zituzten harremanak Aloña Mendik Elkarteak eta Sukia eraikuntza enpresak. Alde biak gelditu dira pozik emaitzarekin.
Eskerrak
Martitzen iluntzen aurkeztu zituzten kamiseta berriak Aloña Mendi Elkarteko bulegoetan. Prentsa aurrekoan egon ziren Anton Intza Aloña Mendiko presidentea, Jabier Azpiazu Futbol Saileko presidentea eta Jose Manuel Egaña eta Eneko, Sukia eraikuntza enpresako zuzendari eta teknikaria. Aloña Mendiko Futbol Sailak eskerrak eman gura die bai Sukiari eta baita Astoreri ere kamiseta berriak ateratzen laguntzeagatik. Bide batez, Opel Berezao etxeari ere eskerrak eman gura die orain arte jaso duten babesagatik. Sukia enpresako ordezkariek, bestetik, esan zuten lehendabiziko aldia dela horrelako proiektu baten parte hartzen dutena.