Azaroko saria eman du Txandak

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko abe. 14a, 10:46
Maria Nieves Garcia Urmenetak irabazi du asteburua landetxe baten. 1.200 euro eta 150 eurotako sariak oraindik ez dira agertu. Albiste barruan daude zenbaki sarituak.

Azken astetan boletoak banatu dituzte erosketak Txandan egin dituzten herritarren artean. 10 diru sari eman ditu Txandak eta hauexek dira sariak eta zenbakiak:

  • Sari bat 1.200 eurokoa: 32005 zenbakia duenarendako
  • Bederatzi sari bakoitza 150 eurokoa: 2005 zenbakian bukatzen diren bederatzi zenbakiendako (02005,12005,22005...)

Sari hauek eskuratzeko epea urtarrilaren 3an bukatzen da.

Azaroko saria

Txanda txartela erabiltzeagatik hainbat sari eman ditu Txandak urtean zehar Rural Kutxarekin batera. Azaroko saria Maria Nieves Garcia Urmenetak irabazi du: asteburu bat Euskal Herriko landetxe baten.

Datorren urtean ere sariak banatzen jarraitzeko asmoa du Txanda dendarien elkarteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak