Alzheimer gaixoen tartekoendako ikastaroa antolatu dute

A.G. 2005eko abenduaren 13a

Lahar elkarteak Dementzia, Alzheimer izeneko ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 16an, 17an, 18an, 19an eta 20an izango da ikastaroa, 17:00etatik 20:00etara, Oñatiko kultura etxean. Izenematea doakoa da.

Ikastaroa zuzenduta dago Gerontologia arloan lan egiten duten pertsonei eta gaixoen senitartekoei.

Informazio gehiagorako edo izena emateko deitu 943 47 41 82 (Marian Goenaga) edo 665 71 86 95 (Pedro Bilbatua) telefono zenbakietara. Gehienez 20 lagunendako tokia dago.

Ikastaroa Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutakoa da eta Oñatiko Udalak finantzatutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak