Mendi federatu txartelak aste honetan jaso behar dira

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko abe. 13a, 10:34
Eguaztenetik egubakoitzera jaso behar dira mendi federatu txartelak Aloña Mendi elkarteko bulegoetan. Bajak ez dituzte tramitatuko egubakoitzetik aurrera.

Abenduaren 14tik 16ra egongo dira eskuragai mendi federatu txartelak Aloña Mendi elkarteko bulegoan. Ordutegia da: 19:30etik 21:00ak arte. Joatea ezinezkoa baldin bazaio federatuari, ordezkoa bidali dezake txartelaren bila. Epea amaitu ondoren Aloña Mendin gelditzen diren txartelak otsailean banatuko dituzte.

Derrigorrez joan behar dutenak

Eguaztenetik egubakoitza bitartean ezinbestekoa izango dute Aloña Mendira joatea edo Mendi Sailekoekin harremanetan jartzea (943 78 08 10) lagun hauek:

  • Mendian federatu gura dutenak
  • Federatuta egonda aldaketaren bat egitea gura dutenak
  • Baja eman gura dutenak (abenduaren 16tik aurrera ez dituzte bajak tramitatuko)

Abenduko epea amaitu ondoren, federatuta gelditzen diren guztiek egun hauek izango dituzte aldaketak tramitatzeko, Aloña Mendin: martxoak 29, apirilak 5, ekainak 21 eta 28 eta uztailak 5 eta 12.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak