Nekazarien Elkartean egingo du Laixanek kanta afaria egubakoitzean. Benito Lertxundiri tarte berezia eskainiko diote eta afarian zehar haren azken diskoa zozketatuko dute:40 urtez ikasten egonak. Afarian gitarra joko dute Xabier Ugartek eta Joxe Mari Anduagak.
Izena emateko
Kanta afarira joan gura duenak, izena eman behar du eguena baino lehen. Eman dezake telefonoz (943 71 63 11 edo 635 718 028) deituta edo Laixanera idatzita.
Kanta afaria egubakoitzean da, abenduak 16, eta 20:30ean da hitzordua Guria tabernan. Bestela, 21:00etan Nekazarien Elkartean.