Lapurrak sartu dira herriko denda eta taberna batzutan

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko abe. 7a, 17:48
Anton eta Goiena tabernetan dirua lapurtu dute eta Urrutia jantzi dendan, praka bakeroak eta kolonia poteak.

Domeka gauean sartu ziren lapurrak Etxaluzeko Urrutia jantzi dendara. Sarrerako atea palanka baten laguntzaz zabaldu zuten; sarraila ez zuten ukitu ere egin. Barrutik, hainbat kolonia pote eta praka bakeroak eraman zituzten.

Goienan bi aldiz sartu dira

Joan den eguen gauean, Anton eta Goiena tabernetan sartu ziren. Anton tabernara sarrerako atetik sartu ziren, palanka erabiliz; Goiena tabernara, atzeko aldeko aldetik sartu ziren, larrialdeetarako atetik. Taberna bietatik dirua eraman zuten, tabako makinetako dirua eta makina txanponjaleetakoa. Goienara duela bizpahiru hilabete ere sartu ziren lapurrak, bide beretik.

Lapurren berri

Tabernetara sartu ziren egunean, Elgetako eta Arrasateko taberna batzuetan ere sartu ziren lapurrak eta udaltzainek uste dute lapur berdinak izan zirela, lapurretak egin zituzten orduei begiratuta. Urrutia dendan lapurreta egin dutenak, ordea, beste lapur batzuk izan direla uste dute, dirurik ez zutelako hartu. Udaltzainek uste dute beste merkatu batzuetan saltzeko lapurtu zituztela koloniak eta prakak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak