Domeka arte dago zabalik Manuel Lasarte bertsolariaren inguruko erakusketa. Arantzazuko Gandiaga topalekuan dago ikusgai eta hainbat gauza daude bertan: bere bizitzari buruzko bertsoak, bideo bat, etxerako eta lanerako gara batean erabiltzen zituzten tresnak eta baita Lasarte bertsotan entzuteko aukera ere. Erakusketaren izena da Manuel Lasarte: bizitza eta sorkuntza eta ikusteko ordutegia da: 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.