San Migel errota datorren eguaztenetik egongo da zabalik

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko abe. 7a, 09:35
Jaurlaritzako eta Aldundiko ordezkariak datoz inaugurazio ekitaldira. Abenduan, bi erakustaldi egingo ditu errotak herritarrendako, doan.

Debagoieneko Kapirixo elkarteak egin zion Udalari proposamena San Migel errota berriztatzeko, 1997an. Bi urte iraun dute lanek eta datorren eguaztenean, hilaren 14an, egingo dute inaugurazio ofiziala, 18:30ean. Inauguraziora etorriko dira Mercedes Rodriguez, Jaurlaritzako Turismo zuzendaria eta Imanol Agote, Gipuzkoako Aldundiko Kultura zuzendaria. Udaleko ordezkariak ere egongo dira. 96.289 euro izan da lanen aurrekontua.

Errota zaharrenetakoa

Errota asko egon dira Oñatin. San Migel errota, zaharrenetakoa da, XV. mendekoa. Bi errota-harri ditu: garia ehotzeko bat eta artoa ehotzeko bestea.

Eraberritze lanak bukatuta, turismo eskaintza osatzeko eta helburu pedagogikoetarako erabiliko dute San Migel errota. Interpretazio gune bat dago.

Herritarrek ikusteko

San Migel errota ikusteko turismo bulegora sartu behar da, handik du sarrera. Abenduaren 15etik 30era, 25a salbu, errota martxan ikusteko aukera izango dute herritarrek. Bi erakustaldi egingo dituzte ia egunero: 12:00etan (baita zapatu eta jai egunetan ere) eta 17:00etan. Doan izango dira erakustaldiak. Urtarriletik aurrera, bisita gidatuekin batera egongo da errota lanean ikusteko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak