Gandiagaren poema argitaragabeek argia ikusi dute

Maider Arregi 2005eko abenduaren 5a

Gaur, abenduak 5, aurkeztu dituzte Bitoriano Gandiagaren poemak. Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena liburutegian izan da goizean.

Biziminez, Izadiminez, Jainkominez eta Euskalminez: Gandiagak argitaratu gabeko olerkiak lau liburutan bildu dituzte. Gandiagaren idazlanak ikertzen ibili da lan talde bat. Gaika antolatu dituzte argitaratu gabeko poemak. Elkar, Labayru eta Arantzazu argitaletxeek elkarlanean, lau liburutan bildu dituzte.

Lau liburuxka

Biziminez: bizitza, denbora eta heriotza bezalako gaiak lantzen dira bertan. Sebastian Garcia Trujillok bildu ditu

Izadiminez: euskara eta herria gaitzat dute. Paulo Agirrebaltzategik antolatu du bilduma.

Jainkominez: erlijioaz diharduten poemak. Patxi Ezkiagak jaso ditu.

Euskalminez: natura eta urtaroei buruzkoak. Iñaki Sarriugartek bilduak.

Bitoriano Gandiaga

Bitoriano Gandiaga (Mendata, 1928-Arantzazu-2001) poeta handi eta sentiberatasun Handikoa zen. Orain jakin da, beste poema asko utzi zituela idatzirik baina argitaratu gabe, koaderno nahiz orri solteetan, eskuz zein makinaz, ongi landuta edo zirriborroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak