Euskararen Eguna gaur, egubakoitza, ospatu du Elkar Hezik

Leire Kortabarria 2005eko abenduaren 2a

Euskararen Eguna gaur, egubakoitza, ospatu dituzte Elkar Hezi ikastetxekoek. Hormirudia, liburu aurkezpena eta erakusketa, hausnarketa eta beste ekintza batzuk egin dituzte.

Euskararen Eguna bihar, zapatua, izan arren, ospakizunak gaur egin dituzte Elkar Hezin.

Hala, 3-12 urte bitartekoek Zorionak euskarari beste milaka urtez! hormirudia egin eta plazan ipini dute, argazkian ikusten den bezala, Laixanek animatuta.

Nagusiagoek, 12-18 urte bitartekoek, honako ekintzak egin dituzte: batxilergoko 2. mailako ikasleek egin zuten liburuaren aurkezpena eta Auxtin Zamoraren idazle eta marrazkilariaren lanen erakusketa, kultura etxean; hizkuntza gutxituen inguruko hausnarketa; euskararen egunaren gaineko telefono-mezu zabaltzea; Euskal Etxekoekin hartu-emana; eta euskarari lausengua eta leloa idaztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak