Loteria primitiboak hiru milioi euro utzi ditu Oñatin

Usoa Agirre 2005eko abenduaren 2a

Hain zuzen ere, 3.134.129,99 euro eramango ditu atzoko, hilak 1, loteria primitiboan sei zenbakiak asmatu zituenak. Oñatin zigilatu zuten txartel irabazlea. Zenbakiak izan ziren 1, 10, 16, 31, 47 eta 48, konplementarioa 32 eta reintegroa 9. Xanpainarekin ospatuko dute batzuek saria Oñatin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak