Egoitza berriak bi solairu ditu, hitzaldiak antolatzeko areto txikia eta langileei zerbitzua eskaintzeko beste hiru egongela.
Lokal zaharrari lekukoa hartu dio Euskadi Etorbidean inauguratu duten egoitzak. ELA sindikatuak 600 afiliatu inguru ditu Oñatin eta ordezkariak dituzte herriko 25 enpresatan. Hain zuzen ere afiliatu eta delegatu horiek erabiliko dute egoitza berria.
Inaugurazioan sindikatuko eskualdeko eta Euskal Herriko ordezkariak izan dira. Besteak beste, ELAko komunikazio arduradun eta idazkari nagusi alboko German Kortabarria oñatiarra.
Babes gehien duen sindikatua
Euskal Herrian 105 mila afiliatu ditu ELAk, eta debagoienean ere babes gehien duen sindikatua da. Gure ibarrean 12 liberatu ditu eta Oñatiko egoitzan astero batuko dira eskualdeko eta herriko afiliatuak.
Gaurtik aurrera, beraz, aukera izango dute Oñatiko ELAkoek eta nahi duten langile guztiek egoitza berria erabiltzeko.