Unai Elorriagak bere lan berria aurkeztuko du kultura etxean

Leire Kortabarria 2005eko azaroaren 29a

Unai Elorriaga idazle getxoztarrak bere azken liburua, Vredaman, aurkeztuko du gaur, martitzena, kultura etxean. Aparteko bisita izango da, gurean lehen aldiz egingo duelako liburu aurkezpena Elorriagak.

Unai Elorriaga idazleak bere azken liburua, Vredaman, aurkeztuko du gaur kultura etxean, 19:30ean. Hirugarren nobela du Elorriagak, eta ume batek ikuspegitik kontatutako hainbat istorio batzen ditu.

Liburua aurkezteaz gain, idazleak berriketan egingo du joaten direnekin.

Umeendako ipuin kontaketa

Bestetik, bihar, eguaztena, Antonino Apreta Bernardo Atxagaren ipuina kontatuko du Gorringo taldeak ume liburutegian, 18:30ean. 4-8 urte bitarteko umeendako emanaldia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak