Euskara Eguna ospatuko dute barikuan

Maider Arregi 2005eko azaroaren 28a

Boligrafoak banatuko dituzte Oñatiko ikastetxeetan, barikuan, abenduak 2. Helburua, 8 eta 18 urte bitarteko gaztetxoek nahi dutena marraztea edo idaztea. Laixan Euskara Elkarteak eta Oñatiko Euskara Batzordeak antolatu dute ekitaldia.

Eguerdi aldera, gaztetxoek egindako lanak, beti ere euskaraz, herriko plazan jarriko dira ikusgai. Ekimen honen bidez, euskara bultzatzea da Laixan eta Oñatiko Euskara Batzordearen helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak