Anorexiari eta bulimiari buruzko informazio mahaia jarriko du ACABE elkarteak merkatu plazan. 11:00etatik 14:00etara jarriko dute mahaia eta bi gai horiez gain, ACABEri buruzko informazioa ere emango dute.
Hitzaldia
Bestalde, Udaleko Prebentzio Sailak, hitzaldia antolatu du eguaztenerako. Nerabe eta gazteen arteko droga kontsumoa da gaia eta kultura etxean izango da, 18:30ean.