Euskal Eskola Publikoaren jaia Oñatin egingo dute 2006an

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko aza. 24a, 18:35
Ekainaren 4an egingo dute. Dagoeneko erabaki dute sei gune jarriko dituztela eta orain hasiko dira guneetako ekintzak prestatzen eta aparkalekuak topatzen.

Errekalde Herri Eskolako guraso elkarteak eskaera egin zuen joan den ikasturte bukaeran 2006ko jaia Oñatin egiteko. Behin baietza jasota, ordea, festa eskualde osora zabaldu gura izan dute Goieskolaren bitartez. Horrela, nahiz eta eskaera Oñatiko guraso elkarteak egin eta festa Oñatin egingo duten, Debagoiena osoko Eskola Publikoen jaia izango da.

Sei gune

Dagoeneko erabaki dute sei gune jarriko dituztela, seguru asko: Institutuan, San Martin egoitzaren aurrean, plazan, frontoian, Santa Marina plazan eta Etxaluzen. Udalaren oniritzia ere jaso dute eta hemendik aurrera banatu egingo da hasierako lantaldea: batzuk, aparkalekuak non jarri aztertuko dute, beste batzuk guneetan ze ekitaldi jarri erabakiko dute eta besteek ere hainbat lan egingo dute.

Errekaldeko Herri Eskolako guraso elkarteko kideek, Baikara elkarteko eta Errekalde Herri Eskolako zuzendaritzako ordezkariek eta ikastetxeko gurasoek hartzen dute parte bileretan eta beraiek antolatuko dute Euskal Eskola Publikoa aldarrikatzeko jaia, 2006ko ekainaren 4an.

Aurten Araban egin dute Euskal Eskola Publikoaren jaia eta 2006koa Gipuzkoan tokatzen da. Hori jakinda egin dute eskaera Errekalde Herri Eskolako gurasoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak