'Gonza'ren filma emango dute asteburu honetan

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko aza. 25a, 11:29

*...Txorixak galduta egozenian" da Jose Maria Gonzalez, 'Gonza'k egin duen filmaren titulua. Dokumental ildoko lan bat da. Egubakoitzean kultura etxean emango dute eta domekan Gaztelekuan.

Bi aldiz emango dute asteburu honetan Jose Maria Gonzalez, Gonzaren azken lana. ...txorixak galduta egozenian da lanaren izenburua eta dokumental itxurako filma da, baserrian girotutakoa. Bi aldiz emango dute:

  • Egubakoitzean: kultura etxean, 19:30ean
  • Domekan: Gazte lekuan, 19:00etan

Bandabardó eta xake txapelketa

Beste bi hitzordu ere badaude gazte lekuan asteburu honetarako: zapatuan, Bandabardó talde italiarrak kontzertua emango du, 23:00etan eta domekan, xake txapelketa egingo dute 09:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak