Erretiratuen antzezlana kanpoan ere ikusiko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko aza. 22a, 11:39
Pake Lekuko antzerki taldeko aktoreek Ordizian, Legazpin eta Zumarragan egingo dute euren antzezlana. Oñatin, egubakoitzean antzeztuko dute berriro. Eguaztenean, kontzertua emango dute Oñatiko eta Ordiziako erretiratuen abesbatzek, Santa Anan.

Pake Lekuko antzerki taldearen Estoy harta antzezlan komikoak izugarrizko arrakasta izan du eta gonbidapena jaso dute beste herri batzuetatik antzerkia han egiteko. Adibidez, datorren abenduaren 19an Ordiziako erretiratuen etxean aurkeztuko dute euren antzezlana eta 2006 urtearen hasieran Legazpira eta Zumarragara ere joango dira Pake Lekuko aktoreak.

Oñatin, azaroaren 25ean

Lehen emanaldia herriko erretiratuendako egin zuten baina oso harrera ona izan zuen eta jendeak eskatuta, herri osoari zuzendutako emanaldia egingo dute egubakoitzean, azaroak 25, Santa Anan, 21:00etan. Hiru euro balio du sarrerak. Oholtza gainean izango dira: Asun Artzuaga, Rosita Lukas, Ana Mari Lizeaga, Mari Karmen Goitia, Ana Mari Chacon, Karmentxu Maiztegi eta Tere Zubia.

Eguaztenean, kontzertua

Bestalde,eguaztenean, azaroak 23, Ordizia eta Oñatiko erretiratuen abesbatzek kontzertua eskainiko dute Santa Ana antzokian iluntzeko zazpietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak