Euskadiko Orkesta Sinfonikoa euskal konpositoreei buruzko bilduma egiten ari da. Bederatzigarren lanak, CD bikoitzak, Aita Madinaren obrak jasotzen ditu. Guztira konpositore oñatiarraren 11 obra biltzen ditu CD bikoitzak eta horietatik bederatzi lehenengo aldiz jaso dira disko batean.
Parte hartzen dutenak
Grabaketa hau egiteko jende askoren laguntza behar izan du Euskadiko Orkesta Sinfonikoak, tartean Manuel Murua, Xabier Ugarte eta Juan Oleaga oñatiarrena. Angel Briz eta Tomás Aragües material guztiak gainbegiratzeaz arduratu dira eta grabazioan parte hartu dute ere: Donostiako Orfeoiak (Elena Barbé eta Ana Salaberria sopranoak), Vienako Filarmonikoaren harpa bakarlariak (Xavier de Maistre), Los Romero gitarra laukoteak eta Andoni Alemán narratzaileak. Zuzendaritza artistikoa Cristian Mandeal da.
CDa salgai
Aita Madinaren CD bikoitza salgai dago Oñatin; kultura etxean eta turismo bulegoan. 25 euro balio du (merkatuan garestiagoa da).