Guztira 25 margo eta beste 8 eskultura daude ikusteko erakusketa honetan. Bergarako Jon Balentziagarenak dira, baita margoen markoak ere. Markoak bitxiak dira, gainera.
Pinturan oleoa, akuarelak eta lientzoak erabili ditu eta eskulturak egiteko, berriz, pinuaren egurra eta burdina.
Erakusketa azaroaren 27a arte egongo da zabalik kultura etxean, egunero, 18:30etik 20:30era.