Nagusien Astea ospatuko dute zapatutik aurrera San Martin egoitzan

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko azaroaren 18a

Zapatuan bazkaria egingo dute senitartekoekin. Datorren astean hainbat ekitaldi dituzte: gaztaina jana, bertso saioa, bolo txapelketa eta txokolateari buruzko hitzaldia, besteak beste.

Zapatuan parrokiako abesbatzarekin meza eta senitartekoekin bazkaria izango dute San Martin egoitzan. Horixe izango da datorren astean jarraipena izango duen Nagusien Astearen hasiera.

Hainbat ekitaldi

Oñatiko Udal bandaren kontzertua, Bertso Eskolakoen bertso saioa, Natur Eskolako kideen erakustaldia, Oñatz dantza taldearen ikuskizuna, gaztaina jana, bolo eta petanka txapelketa eta txokolatearen historiari buruzko hitzaldia izango dute, besteak beste, San Martin egoitzan datorren astean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak