Hiltegiari buruzko bilera informatiboa egingo dute iluntzean kultura etxean

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko azaroaren 16a

Hiltegia Bizirik plataformak deitu du bilera eta hiltegiaren egungo egoera, Mankomunitatearen proposamena eta gerora begira dauden asmoak azaltzeko bilera da. Bilera informatiboa eta zabala da.

Hiltegia Bizirik plataformak deitu du bilera informatibo hau plataformatik bideratutako proposamenak ez dituztelako kontuan eduki Mankomunitatean. Horrez gain, Mankomunitatean egindako azken bileran beste proposamen bat aurkeztu zutela dio plataformak. Proposamen horrekin pribatizazioa bultzatzen dutela uste du Hiltegia Bizirik plataformak eta formula horrekin ados ez dagoela esan gura du.

Iluntzean bilera

Hiltegiaren momentuko egoeraz eta gerora begira dauden asmoez hitz egiteko deitu du bilera hau Hiltegia Bizirik plataformak. Bilera informatiboa da eta interesa edo kezka duen edonor joan daiteke.

  • Noiz: Azaroak 16, eguaztena
  • Non: Oñatiko kultura etxean
  • Ordua: 20:00

Hiltegia Bizirik plataforman osatzen dute: Deba Garaia, Degabel, EHNE, ENBA, Gipuzkoako Harakinen Elkartea, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolakundea, Gitebel, Gibe, HEBE, Gitxegi, GIFE eta Aloabe

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak