94 oñatiarrek amaitu zuten Behobia-Donostia lasterketa

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko azaroaren 16a

Ritxar Fernardez lehen gipuzkoarra izan zen. Imanol Molinero eta Fernando Rezabal izan ziren bigarren eta hirugarren oñatiarrak helmugan sartzen.

Guztira 94 oñatiarrek amaitu zuten joan den domekan egin zuten Behobia-Donostia lasterketa. Lehen oñatiarra Ritxar Fernandez izan zen, 01:03:45 behar izan zuen lasterketa egiteko. Bera izan zen lehen gipuzkoarra helmugaratzen. Helmugan sartu ziren bigarren eta hirugarren oñatiarrak izan ziren: Imanol Molinero (01:11:57) eta Fernando Rezabal (01:12:55). Hementxe dituzue Behobia-Donostia lasterketa herrikoia bukatu zuten debagoiendarren zerrenda eta argazkiak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak