Bertso eskolak txartelak ditu bertsolari txapelketaren finarelako

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko aza. 16a, 16:41

Hiru txartel eskaintzen ditu Bertso Eskolak finalerako: autobuserako, finalerako eta bazkarirako txartelak. Gura duenak gura duena erosi dezake. Dagoeneko salgai daude Laixanen.

Datorren abenduaren 18an da Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusia BECn eta Oñatiko Bertso Eskolak autobuserako, bazkarirako eta finaleko txartelak jarri ditu salgai Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin batera.

Eskaintzen dituen hiru txartel hauek Laixan euskara elkartearen egoitzan daude salgai dagoeneko eta hauexek dira prezioak:

  • Autobusaren txartela: 12 euro
  • Finaleko saioaen sarrera: 25 euro
  • Bazkarira joateko txartela: 18 euro (Bazkariko menua da: babarrunak, solomoa albardatua, San Markos tarta, kafea, ardoa eta ura)

Bertsozale Elkarteko bazkideak direnek elkartean bertan eskatu behar dituzte sarrerak, Laixanen daudenak bazkide ez direnendako dira. Autobusa 08:30ean irtengo da posta etxetik abenduaren 18an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak