Udalak oraindik ez du erabaki zer egin orain arte barkilleroaren kioskoa egon den tokian. Aztertu dituzten aukera batzuk dira: informazio puntu bat edo eskultura bat jartzea edo tokia libre uztea pasoa errazteko. Dena dela oraindik ez du erabakirik hartu eta posible da beste zerbait egiteko ere erabiltzea toki hori.
Plazako barkilleroaren kioskoa urtetan izan duten senar-emazteek erretiroa hartu dute eta eurekin batera amaitu da negozioaren historia. Beste inork ez du erakutsi interesik negozio horrekin jarraitzeko eta horregatik erabaki du Udalak beste zerbait egiteko erabiltzea plazako izkina hori.