Gune autogestionatuen alde dagoela esan du Aralarrek

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko aza. 14a, 17:46
Gaztetxeko auziaren inguruan, bere iritzia eman du Debagoieneko Aralarrek: herrian gune autogestionatuak behar direla esan du, besteak beste, eta Oñatiko Udalak ez duela arduraz jokatu.

Debagoieneko Aralarrek bere iritzia eman du Oñatiko gaztetxearen auziari buruz. Lau puntutan laburtu du Aralarrek bere iritzia: bateteik, herrietan gune autogestionatuak behar direla esan du eta guztiz positiboa dela gazteendako nolako gunea behar duten adostea, gune hori aurrera ateratzea eta bertan aberasgarriak izango zaizkien ekitaldiak eta ekintzak antolatzea. Bestetik, Debagoieneko Aralarrek animoak eman gura dizkie Oñatiko gazteei eta euren beharrei irtenbidea emango dien gunea sortzea animatzen ditu.

Udala eta ertzantza

Oñatiko Udalak ez duela arduraz jokatu uste du Debagoieneko Aralarrek. Gaztexea botatzea egoera azken muturrera eramatea dela uste du eta horrekin egoera ez dela konponduko, gazteek beste gune bat bilatuko dutelako. Aralarrek esan du zenbait alderdik maizegi jotzen dutela gazteak kontrolatu gura izatea eta uste du elkarrizketa dela bidea arazoari irtenbidea topatzeko. Bestetik, horrelako gatazkei irtenbidea topatzeko Ertzantzaren indarra erabiltzea negargarria iruditzen zaiola esan du baina errua ez dela eurena dio, erantzukin politikoa beste batzuena dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak