Betizuko iragarki bat grabatu dute plazan

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko azaroaren 14a

Euskal Telebistako Betizu programak 70.000 bazkide ditu eta horren iragarkia plazan grabatu dute arratsaldean. Nerea Elortza oñatiarra 69.999 bazkidea da eta lagunekin batera grabatu du Betizuko iragarkia.

Betizuko 70.000. bazkidea hiru urteko ume bat ei da eta horregatik erabaki dute iragarkia azken aurreko bazkidearekin grabatzea: Nerea Elortzarekin, bederatzi urteko oñatiarrarekin. Bera da Betizu ko 69.999. bazkidea.

Iragarkia Oñatiko plazan grabatu dute, kioskoaren ondoan eta Nereak ez ezik, bere gelakide batzuk ere parte hartu dute iragarkian. Salto egin eta Betizuko txartela erakutsi dute guztiek, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak