Ehunka lagunen elkartasuna jaso zuen gaztetxeak manifestazioan

A.G. 2005eko azaroaren 14a

Alkatearen dimisioa eskatu eta Gaztetxearen beharra aldarrikatu zuten agerraldian.

Oñatiko Gazte Asanbladak ehunka lagunen elkartasuna jaso zuen zapatuan egin zuten manifestazioan. Andoni Gartzia alkatearen jarrera "faltsua" salatu eta gaztetxea izateko "eskubidea" aldarrikatu zuten herritarrek zein kanpotik etorritakoek.

Aurretik, egubakoitzean, prentsaurrekoa egin zuten asanbladako ordezkariek. Udalaren egikera "faltsu eta hipokrita" salatu zuten eledunek, abisatu barik, "husterik egingo ez zutela zinpetu eta martitzenean ezer jakinarazteke" gaztetxea eraitsi ostean. Txikizioengatik 10.000 euroko galera izan dutela agertu zuten egubakoitzean.

"Udalaren zurikeria"

Asanbladarekin "hitz egitea aitzakia besterik ez" dela izan diote bozeramaileek, "ondoren arazoa konpontzen saiatu zirela esan ahal izateko". Gaur, astelehena, berriz batuko dira Udal ordezkariekin, 18:00etan. Baina asanbladakoen esanetan, "itxurak egiteko besterik ez" dituzte deitu, "zurikeria hutsa da". Ildo horretan, astean zehar herrian izandako presentzia poliziala eta martitzenetik jasan behar izan dituzten mehatxu eta identifikazioak salatu gura izan zituzten, manifestazioan jasandako "bortizkeriarekin" batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak