Hainbat sari emango ditu Txandak urtarrila bitartean

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko aza. 11a, 17:11
Zenbakiak dituzten boletoak emango dituzte Txanda elkarteko dendetan erosketak egiteagatik. Diru sariak zozketatuko eta emango dituzte. Asteburu bat landetxean edo talasoterapiara joateko bidaia ere zozketatuko dute.

Txanda dendarien elkarteak kanpaina berezi bat abiatu du. Diru sariak zozketatuko ditu abendua bitartean. Zozketan parte hartzeko, zenbakiak dituzten boletoak emango dizkieteTxandako dendetan erosketak egiten dituztenei.

Azaroaren 7tik abenduaren 3a bitartean emango dituzte boletoak eta zozketatuko dute:

  • Sari bat 1000 eurokoa
  • Bederatzi sari 150 eurokoak

Talasoterapia eta deskontuak

Talasoterapiara joateko saria edo Euskal Herriko landetxe baten asteburua pasatzea ere zozketatuko du Txandak Txanda txartela erabiltzen dutenen artean. Txartela egin nahi duenak dendetan jaso dezake iformazioa edo baita Caja Rural-en ere, Txanda eta biak elkarlanean dabiltza eta.

Bestalde, azoaren 15etik urtarrilaren 15era, 5na euroko 800 beherapen zozketatuko ditu Txandak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak