Sahararen aldeko dirua batu gura dute

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko azaroaren 10a

Errosaixo biharamunean Txantxikis taldea Saharara bidaltzeko dirua batzen ibili zen kaleak musikaz alaituaz. Kontu korronteko zenbakia zabalik dute oraindik.

Oñatiko lagun batzuek osatzen dute Txantxikitis izeneko taldea eta musika emanaldiak egin zituzten Errosaixo biharamunean Oñatiko kaleetan. Saharara bidaltzeko dirua batu zuten musika emanaldietan. Guztira, 143,81 euro batu zituzten eta Saharara bidali dute Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkartearen bidez.

Oraindik Saharara dirua bidaltzea nahi duenak, aukera dauka Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan dirua sartuta: 3035 0012 76 0120084414 (komeni da Oñati izenarekin egitea ingresoa).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak