Istiluak gaztetxea bota dutela salatzeko manifestazioan

Goiena 2005ko aza. 9a, 10:35
Goizean bota zuten gaztetxea eta iluntzerako deitu zuten manifestazioa gaztetxearen aldekoek. Ertzaintzak bizpahiru aldiz sakabanatu zuen manifestazioa.

Iluntzeko zazpiretan egin zuten manifestazioa gaztetxea bota zutela salatzeko. Plazan sartu zirenean arrautzak bota zituzten hainbat gaztek udaletxearen aurka eta atzeko kaletik gora joan ziren gaztetxearen alde manifestatzen. Kale barritik behera etorri zirenean, ordea, ertzainak zituzten zain plazan eta udaletxeko kantoitik gomazko pilotak bota zituzten gazteak sakabanatzeko.

Gauera arte

Gaztetxearen aldeko hainbat lagun eseri ziren plazan, 150-200 inguru, gazte eta heldu tartean, eta gaztetxearen alde eta Udalaren aurkako ohiuak egin zituzten. Zutitu zirenean, ertzainak inguratzen hasi zitzaizkien eta korrika alde egin zuten. Orduan bota zituzten bigarren aldiz pilotak ertzainek. Gazteek harrika erantzun zieten. Gaueko bederatzietan ertzainak zeuden oraindik plazan.

Herriko jendearen erantzuna

Plazan zegoen herriko jendea behin baino gehiagotan hurbildu zen ertzainengana pilota gehiagorik ez botatzeko eskatzen. Udaletxera ere joan ziren baina ez zuten erantzunik jaso.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak