Gaztetxea botatzen ari dira

Asier Alkorta 2005eko azaroaren 8a

Azken ordua: (16:45) - Udalak oharra kaleratu du.

Gaztetxearen eraikina botatzen dihardute. Makina bat horretarako ipini dute, eta bi udaltzain lanak zaintzen dihardute. Ingurune osora ezin daiteke sartu. Ertzain batzuk ere lanak zaintzen ari dira urrunagotik. Aurretik, barruan zeuden hainbat gauza –inprimagailua, kamerak…– atera dituzte. Gazterik ez da ibili; gutxi batzuk agertu dira eta harriduraz ikusi dute gertatzen ari zena.

Udalak esan du arratsaldean adierazpen batzuk egingo dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak