(09:40): Auto gorriko gidaria oraindik harrapatuta dago. Suhiltzaileak lanean dihardute gidaria autotik ateratzeko.
Goizeko 09:20 aldera gertatu da istripua GI-2630 errepidean. Auto gorri batek eta kamioi batek talka egin dute. Autoak kalte handiak ditu.
Zehazki, Zubillagako biribilgune berriaren inguruan gertatu da istripua.
Une honetan Ertzaintza eta suhiltzaileak bertan dira. Istripuaren ondorioz, auto ilara handiak sortu dira errepidean. Kontuz beraz inguru horretan.
Informazio gehiago izan ahala emango dizuegu.