Argazki lehiaketa egingo du Aloña Mendiko mendi sailak

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko aza. 3a, 17:35
Mendia eta natura da argazki lehiaketako izenburua eta gaia. 18 urtetik gorako edozein zaletuk hartu dezake parte. Aurkeztutako lanetako batzuk erakusketan ikusi ahal izango dira abenduan kultura etxean.

Argazki lehiaketa antolatu du bigarren aldiz Aloña Mendiko mendi sailak. Abenduaren 1a arte bidali behar dira lanak Aloña Mendiko egoitzara eta abenduaren 16an emango ditu irabazleen izenak epaimahaiak. Aurkeztutako lanen artean aukeraketa egingo dute eta erakusketa bat jarriko dute kultura etxean abenduaren 16tik 30era.

Baldintzak

Mendia eta natura dira argazki lehiaketako gaiak eta hauexek dira baldintza nagusiak. Edozer jakiteko, ordea, Aloña Mendiko mendi sailera idatzi dezakezue edo Aloña Mendi Kirol Elkartera deitu: 943 78 08 10

  • Edozein zaletuk hartu dezake parte, 18 urte baino gehiago baldin baditu
  • Argazki euskarria 50x40 zentimetrokoa izango da
  • Gaiak bi dira: Mendia eta natura: alpinismoa, mendi paisaia, eskalada, naturarekin lotutako argazkiak... Denuntzia edo salaketa: ingurumenari eginiko erasoekin lotutako irudiak
  • Gehienez 3 argazki aurkeztu ahal dira pertsona eta gai bakoitzeko eta argazkiaren atzean jarri behar dira datuak
  • Aloña Mendiko egoitzara bidali behar dira lanak abenduaren 1a baino lehen
  • Epaimahaian egongo dira: Agustin Gurrutxaga, Josu Garai eta Benito Cantero eta abenduaren 5a baino lehen emango du bere iritzia
  • Sari banaketa kultura etxean egingo dute abenduaren 16an eta parte hartzaile batek gehienez sari bakar bat irabazi dezake gai bakoitzeko
  • Ekitaldi guztiak amaitu ondoren, lanak egileari bidaliko zaizkie postaz 30 egunen barruan

Sariak

Hiru gai egongo dira atal bakoitzean:

  • A gaiaren lehenengo saria: 300 euro
  • A gaiaren bigarren saria: 150 euro
  • A gaiaren hirugarren saria: mendiko materiala
  • B gaiaren lehenengo saria: 300 euro
  • B gaiaren bigarren saria: 150 euro
  • B gaiaren hirugarren saria: mendiko materiala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak