Enpresa txikiendako ikastaroak emango dituzte azaroan KZgunean

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko aza. 2a, 13:40
Enpresari profesionalendako ikastaroak dira, bi ordukoak eta doan. Bestelako ikastaroak ere badaude azaroan.

Enpresa txikiendako hainbat ikastaro emango dituzte hilabete honetan, azaroa, KZgunean. Enpresa txikietako profesionalei zuzendutako ikastaroak dira. Bi ordukoak dira eta doan dira guztiak. Ikastaroetako gaiak enpresan zuzenean aplikatzeko modukoak dira. Erakutsiko dute, adibidez: nola egin enpresaren web gune bat, nola osatu eta zabaldu enpresako web orria, nola egon harremanetan internet bidez segurantza sozialarekin eta banketxeekin.

Beste ikastaro batzuk

Enpresendako ikastaroez gain, bestelakoak ere emango dituzte azaroan KZgunean. Adibidez: posta elektronikoa nola erabili, erosketak internet bidez nola egin, errepide mapak nola bilatu eta erabili edo nola bilatu etxebizitza bat sarean.

Izena emateko

Edozein ikastaroetara joan gura duenak KZgunean eman behar du izena. Telefonoz deituta ere egin dezake erreserba: 943 71 83 20.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak