Elkar Hezin ia 1.800 euro batu dituzte Guatemalara bidaltzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko urriaren 28a

Uholdeek Guatemalan egin dituzten kalteak konpontzeko eta Amaia Goitia hara joan dela aprobetxatuta egin dute diru bilketa. 1.791,74 euro batu dituzte.

Guatemalan gertatutako hondamendiek egindako kalteak konpontzeko, diru bilketa egin dute Elkar Hezi ikastetxean eta Amaia Goitia oñatiarrarekin batera bidali dute Guatemalara. Guztira, 1.791,74 euro bidali dituzte.

Amaia ikastetxean egon zen Guatemalara joan aurretik, hango egoeraz hitz egiteko eta euren asmoak azaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak