Zaborraren tasa %17,61 igoko dute datorren urtean eta ura, %8,75

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko urr. 26a, 18:35
Udalak 2006ko ordenantza fiskalak onartu ditu. Udalari ordaintzen zaizkioen beste zerbitzu batzuk %3,2ko igoera izango dute, joan den urteko KPIa.

Zaborraren gaineko zerga %17, 61 igoko da datorren urtean, uraren ordainagiria %8,75 eta kirola egiteko txartel mankomunatua, berriz, %7. Udalak onartu ditu datorren urterako ordenantza fiskalak eta hiru arlo horietan nabarituko da igoera handiena.

Zaborraren tasa izango da gehien igoko dutena, Debagoieneko Mankomunitatearen proposamena jarraitzea onartu du Udalak eta. Eskualde osoan zerbitzu beragatik kopuru berdina ordaintzea da igoeraren arrazoietako bat.

Udalari ordaintzen zaizkion beste hainbat zerbitzuk %3,2ko igoera izango dute 2006an, joan den urteko KPIaren igoera bera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak