Gerardo Markuleta saritu du Arabako Diputazioak

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko urriaren 26a

Ezjakintasunak izeneko lanarekin Arabako Diputazioak antolatzen duen poesia lehiaketa bat irabazi du, euskarako atalean.

Ezjakintasunak izeneko lanarekin irabazi du Gerardo Markuleta idazle oñatiarrak Arabako Diputazioak antolatu duen Ernestina Champourcin izeneko poesia lehiaketa. Gaztelerazko atalean, Maria Jose Alvarezek irabazi du, Estampas de invierno lanagatik. Guztira, 68 lan aurkeztu dituzte, horietatik 10, euskaraz. XVI. aldia da lehiaketa hau antolatu dutena.

Epaimahaiak saritu du Gerardoren lana aberatsa delako, gertutasuna ikusten delako, hizkuntzagatik eta zuzena delako, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak