San Prudentzion ere errepidea itxiko dute tarteka

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko urriaren 25a

Martitzenetik zapatura bitartean, itxi egingo dute tarteka San Prudentziotik Oñatirako bidea, 08:45etik 19:00etara. AP-1 autobideko obrak egiten ari diren tartean itxiko dute tarteka errepidea, inguruak txukuntzeko.

AP-1 autobidea egiteko lanetan ibili dira orain arte San Prudentziotik Oñatira bidean dauden lehen metrotan. Lanak bukatu dituzte eta inguru hori txukun utzi behar dute orain: bazterrak garbitu, trafikoko seinaleak jarri, errepideko marra txuriak pintatu...

Lan horiek egiteko, aste honetan itxi egingo dute errepidearen zati bat autobideko lanen pare horretan, eta tarteka emango diete pasoa autoei: martitzenetik zapatua arte (urriak 25etik 29ra), 08:45etik 19:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak