Kirolaren inguruko mahai inguru bat antolatu du Larrain Gain elkarteak biharko, martitzena.
- Gaia: Kirolaren egoera gaur egun
- Gonbidatuak: Javier Clemente, Jon Odriozola, Aitor Elkoro, Juan Luis Larrea eta Mikel Etxarri
- Moderatzailea: Julen Iriondo
- Tokia: Larrain Gain elkartea
- Eguna: Urriak 25, martitzena
- Ordua: 19:00
Larrain Gain elkarteak 25 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko antolatu dituzten ekitaldietako bat da mahai inguru hau.