Sex Pistols-eko sortzaile Glen Matlock-ek gaztelekuan joko du gaur

Leire Kortabarria 2005eko urriaren 21a

Sex Pistols taldea sortu zutenetako bat zen Glen Matlock. Urte asko pasa dira, baina berak agertokian jarraitzen du eta gaur gauean gaztelekuan joko du The Philistines bere talde berriarekin. Aurretik, Potemkin talde oñatiarrak girotuko du gaua.

Glen Matlock musikariak eta The Philistines bere taldeak kontzertua egingo dute gaur gaztelekuan. On Something disko berria aurkezteko biran daude, eta Estatuan egingo dituzten hiru kontzertuetako bat da gaurkoa. Rock gaua Potemkin taldearen emanaldiarekin hasiko da, gaueko hamarretan. Sarrera 5 euro kostatuko da.

Punk-rockeko izen handia

Sex Pistols taldean hasi zuen bere ibilbidea Matlock-ek. Pretty Vacant, Anarchy in the UK, God save the Queen eta beste klasiko batzuk konposatu zituen. Gero, The Rich Kids taldea sortu zuen. 80eko hamarkadan, Iggy Pop-ekin lan egin zuen, besteak beste.

Bakarkako lan baten ondoren, The Philistines taldea sortu eta Open Mind diskoarekin debutatu zuten. Randy McVeigh eta Koozie Johns gitarra-joleek eta Chris Musto bateria-joleak osatzen dute The Philistines. Adituen esanetan, "jarrera egokia, estiloa eta musika ondare zabala" duen taldea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak