Ezohiko zinema emanaldiak egongo dira datozen egunotan Obaba filma ikusteko. Hala, zapatuan 19:30ean ere emango dute filma, eta martitzenean ere saioa izango da, 19:30ean hori ere. Ohiko emanaldiek jarraitzen dute: egubakoitzean eta zapatuan 22:30ean, eta astelehenean 19:30ean. Filmaren euskarazko bertsioa emango dute.
Orain dela gutxi, ikusmin handia piztu duen beste film baterako ere ezohiko emanaldiak antolatu zituzten: Aupa Etxebeste! filmerako. Film horrek arrakasta handia izan zuen Oñatin ere. Dagoeneko 50.000 ikusle ditu guztira.