Arantxa izenekoen eguna ospatuko dute domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko urr. 20a, 15:30
Dagoeneko 200etik gora apuntatu dira. Gandiaga Topagunea bisitatuko dute bazkaldu aurretik. Arantxen komisioa ere sortu gura dute.

Arantxa eta Arantzazu izena dutenen eguna ospatuko dute domekan, Arantzazun. 200etik gora Arantxek eman dute izena, dagoeneko. Horien artean, duela 56 urte Arantzazun ezkondu zen 83 urteko donostiar bat. Eguerdiko mezaren ostean, Gandiaga Topalekua bisitatuko dute eta gero, bazkaria egingo dute Arantzazuko Ostatuan, musika, opari eta guzti.

Arantxen komisioa

Domekako bazkarian elkarte bat, komisio bat, sortu gura dute datozen urtetako ospakizunak antolatzeko. Asmoa da herri bakoitzeko Arantxa bat edo bi sartzea komisio horretan. Helburuak dira, batetik, ahalik eta Arantxa gehien batzea eta bestetik, hurrengo antolaketak erraztea.

Duela 10-11 urte, 2.000 Arantxa elkartu ziren Arantzazun. Hego Euskal Herri osoko Arantxa guztiei gutun bana bidali zieten orduan. Azkeneko ospakizuna, duela lau urte egin zuten. Orduan ez zituzten gutunak bidali, iragarkiak jarri zituzten soilik eta 400 inguru elkartu ziren. Arantzazuko bi jatetxetan batu ziren orduan. Aurten ere iragarki bidez eta ahoz aho zabaldu dute Arantxa izenekoen eguna.

Joatea gura duenak

Oraindik joateko asmoa dutenek, 30 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan: 3035 0170 54 1701019652.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak