Ekaitz Osa, bikain lasterketetan

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko urr. 19a, 17:43
Donostia hiriko lasterketa irabazi zuen domekan; eguaztenean, Soraluze eta Bergara artekoa. Behobia-Donostia egingo du datorren hilean.

Ekaitz Osa bikain dabil lasterketetan. Joan den astean, esaterako, bi lasterketa irabazi zituen: eguaztenean Soraluze eta Bergara arteko herri lasterketa, eta domekan, Donostia hiriko zirkuitua, 15 kilometroko lasterketa. 1.500 lagun baino gehiagok hartu zuten parte lasterketa horretan. Aste bat lehenago, hiru hondartzetako lasterketan hirugarren egin zuen Donostian, 10 kilometroko proban.

Duatloia eta triatloia

Oñatiko Triatloi taldekoa da Ekaitz Osa eta 25 urte ditu. Kirol horiek denboraldia pasa da eta lasterketetan parte hartzea erabaki du. Hala ere, denboraldi berrian ere duatloiak egingo dituela uste du Ekaitzek.

Euskadiko txapelduna izan da Ekaitz Osa Euskadiko Duatloien Txapelketan, 23 urteko azpikoetan. Euskadiko Duatloi Luzeko Txapelketan, berriz, hirugarren sailkatu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak