Txandak beste hiru sari eman ditu

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko urriaren 19a

Ines Maiztegi, Amelia Vazquez eta Oihana Ruiz dira sarituak. Oraindik beste hiru sari banatuko ditu Txandak urtea bukatu aurretik.

Landetxe batean asteburu bateko egonaldia edo talasoterapiara joateko aukera zozketatzen du hilero Txandak. Erosketak egiteko Txanda txartela erabiltzen dutenen artean egiten du zozketa. Uztaileko, abuztuko eta iraileko irabazleak dira: Ines Maiztegi, Amelia Vazquez eta Oihana Ruiz.

Sari gehiago

Txandako Zuriñe Mendiak esan duen bezala, oraindik beste hiru sari zozketatuko dituzte urtea bukatu bitartean. Abenduan, berriz, gabonetako kanpainarekin hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak