Hitzarmena sinatu zuten EHUko errektore Juan Ignacio Perezek eta Josu Sagastik, Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundearen Patronatuko presidente eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuordeak.
Puntako ikasketak
Lege Soziologiako Nazioarteko institutuaren masterrak urtebeteko iraupena du eta mundu mailan oso ezagunak diren irakasleek ematen dituzte eskolak, ingelesez. Ikasturteko 20-25 ikasle inguruk hartzen dute parte, jatorri oso ezberdinekoak : Europako dozena bat herrialde, Asia, Afrika eta Amerika.