Oñatiko Zurigorri Taldeak bazkide kanpaina zabaldu du

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko urr. 13a, 14:40
Antton tabernan eman daiteke izena bazkide egiteko. San Mameserako sarrerak zozketatuko dituzte. Aste honetakoak, Unai Bartolomeri tokatu zaizkio.

Oñatiko Zurigorri Taldeak bazkide kanpaina zabaldu du. Athletic-eko lagunarteko kide egitea nahi duena, Antton tabernara joan daiteke martitzenetan, 18:00etatik 19:00etara edo E-posta bat bidali. Bazkide egiteko behar da:

  • NAren fotokopia
  • Kontu korrontearen zenbakia
  • 30 euro.

San Mameserako sarrerak

Astero, San Mameserako bi sarrera zozketatuko dituzte bazkideen artean, Kopako partiduetarako ezik. Aste honetan Sevillaren aurka jokatuko du Athletic-ek eta sarrerak tokatu zaizkio: Unai Bartolome Trimiño-ri.

Irailean sortu zen OZT eta dagoeneko 40 bazkide inguru dira. Antton tabernan du egoitza lagunarte honek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak