Hilaren hasieran hasi dira Zubillagatik Belatxara gasolindegi parerainoko errepide zatia konpontzen. Bi kilometro inguru dira guztira eta bost hilabeteko epea dute lanak amaitzeko. Aurrekontua da 743.000 eurokoa.
Maiatzean onartu zuen Diputatuen Kontseiluak GI-2360 errepideko zati hau konpontzea. Abuztuan hasi behar zituzten lanak baina urrian hasi dituzte. Lanak egiteko errepidearen zati bat itxiko dute, tarteka. Semaforoak jarri dituzte eta auto ilarak sortzen dira ordu batzutan.