Ia 7.000 turista pasa dira Oñatiko turismo bulegotik ekainetik iraila bitartean, 6.974 bisitari, zehazki. Joan den udan baino turista gehiago izan dira aurten Oñatin.
Kanpotik
Euskal Herriko beste herrietatik ez ezik, kanpotik ere etorri dira turistak udan Oñatira. Kataluniar eta madrildar asko etorri dira, adibidez. Valentziakoak, Gaztela Leonekoak, Greziakoak, Italiakoak, Ceuta eta Melillakoak eta Andaluziakoak ere etorri dira, besteak beste. Iraileko datuei begiratuta, 1.022 turista pasa dira turismo bulegotik. Gehienak, Gipuzkoakoak, Kanariar Uharteetakoak, Madrilekoak, Kataluniakoak eta Erresuma Batukoak.
Natur ibilbideak
Natur eskolarekin batera udarako antolatu dituzten natur ibilbideek arrakasta handia izan dute. Bisitari askok hartu dute parte, Madrilekoak, Errezilgoak eta Parisekoak tartean. Oñatiar askok ere egin zituzten.